top of page

Gure PROIEKTUA

Mater ontzi museo ekoaktiboak bultzaturiko proiektu batean parte hartzen ari gara. Gure proiektuaren helburua plastikoaren murrizketa da, eta aukeratu ditugun hondakinak plastikozko jogurt poteak dira.

Hasteko, "Zer materialez osatzen da itsas hondakinen gehiengoa?" galdetu genion geure buruari. Galdera horren erantzuna denok dakigu ezta? PLASTIKOA  da erantzuna. Jarraian, gehien kontsumitzen ditugun produktuetatik plastikoa dutenak zein diren pentsatzen saiatu gara. Tartean jogurt poteak etorri zaizkigu burura. Gainera, hondakin horiek badute irtenbide bat: kristalezko jogurt poteak erostea edo plastikozko pote handiagoak  erostea. Baina gure helburua plastikoa murriztea denez, erabaki genuen kristalezkoak bultzatzea zela hoberena.

Horretarako, denda ezberdinak ezagutzen joan gara guk nahi ditugun produktuen bila. Egun batzuren ondoren denda egokia aurkitu eta bertakoekin hitz egin genuen. Proiektua eta beraien laguntza zertarako behar genuen azaldu genien, eta baita postu bat jartzeko gure nahiari buruz hitz egin ere. Beraiek baietz esan ondoren, gauzak prestatzen hasi ginen.

Posterrak eta triptikoak sortzen hasi ginen. Horiek imprimitu eta posterrak pegatzen hasi ginen, bai eskolan eta bai kalean. Triptikoak berriz gorde egin genituen, horiek postua jartzerakoan banatzeko.

Gainera, Informazio horriak ere prestatzen joan gara eta jendeari galdera pare batz egiteko paperak ere bai.

Bestetik, irratsaio batean agertzea pentsatu genuen, gure proiektuari buruz hitz egiteko bukatzerakoan.

Proiektu honetan duela gutxi hasi gara eta oraindik ez dugu bukatu. Gure sare sozialetan gauza ezberdinak igoko ditugu aurrera egin ahala. Goiburuan eskubialdean duzue gure instagrama. Bertan klik egin eta eramango zaituzte.

Jarraian posterra eta triptikoa nolakoak diren ikusten da.

Documento sobre reciclaje estilo infografía colorido.png
Folleto tipo Acordeón Tríptico Itinerario Vacaciones Scrapbook Beige y Verde.png
Folleto tipo Acordeón Tríptico Itinerario Vacaciones Scrapbook Beige y Verde (1).png
bottom of page